Descripción del producto
Bueltan da Bi Bala. Bueltan da Alegia, Ataun eta Orioko kideak biltzen dituen laukotea. Kaleratu zuten aurreneko diskotik urtebete ere igaro ez denean (Wasabi, 2014), bigarren lana gauzatu eta argitaratu dute, “Gure eroyak” izenarekin.
Bonberenea Ekintzak plataformak ekoiztua, Karlos Osinaga izan da soinuaren nondik-norakoen arduradun (grabazio, nahasketa eta masterizazioa) Bonberenea gaztetxeko estudioan, 2015eko udan. Taldekideek definitzen duten moduan, “Bertso-rock” estilo deigarriaren erreferente da 2013ko bertso saio berezi batean jaiotako proiektu hau.
Izan ere, bi elementuetatik asko du Bi Bala-k. Aitzol Barandiaran ataundarra eta Iñaki Gurrutxaga oriotarra dira abesteaz arduratzen direnak. Biak bertsolariak, azkenak gitarra jotzeko ardura ere bere gain darama. Hauetaz gain, Xabier Etxeberria “Pitxu” (baxua) eta Julen Goikoetxea (bateria) musikariek osatzen dute taldea.
Bertso musikatuekin zerikusia duen proiektu honen muina, berriz, hitzak dira. Oso gutxi dira talde honen arkatz zorrotzek jaurtitzen dituzten baletatik aldegin dezaketenak, taldea bera barne. “Kontraesanak” abestia, adibidez, gure egunerokotasunean ikusi ditzakegun kontraesanen errepaso bortitza, edo “Ertzainak” kantuan Euskadiko poliziari egindako “ereserki” sarkastikoa dira honen eredu. Ezin ahaztu, ezta ere “Familia sakratua”, Nueva Vulcano talde kataluniarraren bertsio dotorea.
Jasango ote du Euskal gizarte posmodernoak bertsolari rockero hauen enbata?
TRACKLIST :
1-Dabiltzan harriak
2-Zuloak edo apaizac obeto
3-Gure heroiak
4-Psikologo flowepowerrei jarri
5-Kontraesanak
6-Zurikeriatan beltz
7-I’m basque
8-Bai, bai, gizontxo
9-Familia sakratua (Nueva Vulcano cover)
10-Ertzainak
Kontaktua:
bibalataldea@gmail.com
647024034 (Julen)