Bonberenea Txarangak bere azken lana “Bihar ez da gaur” izenekoa aurkeztu du gaur Donostiako Udal liburutegian. Txarangaren laugarren lana da hau eta diska honetan txaranga musikak aldaketa nabarmen bat jasan du musika aldetik. Diska honen prestaketa eta grabaketa urte bat iraun du eta sormena Mikel Zelaia “Mirri”ren eta Jon Arruebarrenaren esku joan da. Grabaketak eta masterra, aldiz, Karlos Osinaga “Txap”ek egin du Bonbereneako estudioan.