2016ko martxoaren 12an, Sorkun abeslaria egon zen gure etxean bere bakarkako azken lana aurkezten: Ziklomorphosia. Egunean zehar, Bonberenea Irratitik pasa zen Urki Birch esatariaren galderei erantzuteko.
Sorkunek bi hamarkadetako ibilbidea eta lan arrakastatsuak ditu bere gain. Elkarrizketan bere ibilbide guztiari buruzko galderak erantzun ditu, Kashbad-ekin izan zituen hasieretatik gaurko diska berri honen presentazioraino; Fermin Muguruzarekin eginiko lan guztietaz ere hitzeginez, noski.
Etzazu galdu musikaren historiaren atal bati buruz gehiago ikasteko aukera paregabe hau!