18 JAN 2017

PiLT Bonberenean


PiLT 1993an sortu zuten Rafa Ruedak, Aitor Abiok eta Jose Manuel Sampedro “Xanpe”-k; handik gutxira Txarli Solano batu zitzaien. 1994an grabatu zuten lehenengo maketa; bigarren bat ere egon zen, eta horrekin irabazi zuten Euskadi Gaztea V. Maketa Lehiaketa. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan ere accesita lortu zuten.

Hurrengo urtean heldu zen lehenengo lan luzea, PiLT (Esan Ozenki,1996). “Hil da Jainkoa” izan zen ateak ireki zizkiena.  Euskal Herritik kanpo ere oihartzuna izan zuen lan honek. Lehenengo lanak gora ekarrita, taldea bizi-bizi zebilen  “Denbora” (Esan Ozenki 1998) ondu zuenean, hau ere J. Lastraren gidaritzapean. Kritikak ere gorespen hitzak izan zituen. 90 bat emanaldi egin zituzten lan honi zegokion biran. Ia geldiune barik etorri zen “3” (Esan Ozenki,1999) . Aurrekoen aldean, lan lan zuzen, melodiko eta koloretsua da.
Txarli Solanok taldea utzi egin zuen eta David González gaztea sartu zen. Soinu aldaketa da “Minus” (Metak 2002) lan honen bereizgarrietakoa; “Xanpe”-ren gidaritzapean grabatu zuten eta nahasketak Garate estudioan egin ziren Haritz Harreguyrekin. Mungiarren lanik borobilena. “Game Over”(Metak,2004). Azken lanaren grabazioan laukote baziren ere, Aitorrek taldea utzi eta hirukote eginda eman zituzten zuzenekoak Rafak, Xanpek eta Davidek. “Xanpe”-k gidatu zuen ekoizpena Jonan Ordorikarekin batera. Lan gordinagoa da, kanta zuzenak ditu.

2017ko maiatzaren 12an, ostirala, π L.T taldearen itzulera ikusteko aukera izango da gure etxeko eszenatokian 22.30etan.

Sarrerak aurrerago salgai jarriko ditugu, beraz, adi egon zaitez eta eskura ezazu zeurea!