Descripción del producto
Sputnik(1): Historiako aurreneko satelite artifizialaren izena. 1957an Sobietar Batasunak jarri zuen lurraren inguruan orbitatzen. Sputnik(2): Tolosako Izaskun auzoko bost dorreei ezarritako izena. Herriko eraikin altuenak. Sputnik 11: Tolosako Bonberenea inguruko orbitan dabiltzan lau taldek (Switch, Indekitxen, Glaukoma Sound System eta Dolce Tangana) martxan jarritako proiektua. Grabaketa munduan esperientziarik gabeko lau talde tolosar hauen indarrak batzearen emaitza da 8 abestiz osatuta dagoen bilduma hau. Ska, reggae, heavy metal eta rock doinuz beteta dagoen diska honetan, partaide bakoitzak bi abesti izango ditu bere proposamen musikala plazaratzeko, bi jaurtiketa bere satelitea espazio zabalera ateratzeko. Bonberenea eta Otsabi Auzo Elkartearen laguntza paregabearekin izan da posible Sputnik 11 orbitan jartzea, hala nola honen aurkezpenerako zuzeneko emanaldiak antolatzea (2011ko uztailak 23 Bonberenean eta Irailak 2 Tolosako Sputnik-en plazan, Izaskun Auzoko Festetan) .
Lehenengo Sputnik sobietarra bigarren Mundu Gerra osteko lasterketa espazialean erreferente bat bihurtu zen moduan, Sputnik 11 musika arloko erreferente bilakatzea da proiektu honen helburua, bai aipatutako lau taldeei bultzada bat emateko, bai etorkizunean etor daitezkeenei aukera bat eskaini ahal izateko. Denok zaudete gonbidatuta satelite honen jaurtiketara. Bost, lau, hiru, bi, bat… Tracklist: Esklabutza; Erlojuaren Aurka(Switch); Galtzen; Dantza(Indekitxen); Politicians Talking; Roots Reggae Vibe(Glaukoma); Dolce Tangana; Euskal Herria Eguna(Dolce Tangana).