ERRONKA. Bonberenearen ibilbidea hitz batean laburbildu beharko bagenu, hauxe da aukeratuko genukeen hitza. Baita Bonberenea Txarangarena ere, bere jaiotza berberetik erronkaz jositako ibilbidea burutu duen txaranga.
Baina erronka guztien artean, ezbairik gabe txarangaren hirugarren diska hau izan da handiena, Tolosako gaztetxeak eta Euskal Herriko pailazo ospetsuenek orain arte batera egindako ibilbidea islatzen duena. Izan ere, 2002an hasitako ibilbide honek berak era natural batean eskatu du denboraren poderioz horrelako proiektu bati aurre egitea, orain arte Pirritx, Porrotx eta Marimotots gaztetxera gerturatu dituen helburu amankomunen ibilbidea islatuko duen proiektua.
11 abesti eta 12 ipuintxoz osatutako diska honetan, txarangak urte hauetan zehar egindako lagun askok hartu dute parte, besteak beste, Aiora Renteria (Zea Mays), Aitor Gorosabel (Su ta Gar), Ines Osinaga (Gose), Francis Díez (Doctor Deseo), Oreka Tx, Agustin Mujika (Takolo) etab. Hauetaz gain, Tolosaldeko zenbait artistek ere kolaboratu dute. Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en kanta ospetsuenak “Bonberenea erara” izan dira prestatuak, Txarangaren hotsa pailazoen ahots eta letrekin nahastuz. Bere osotasunean Bonberenean ekoiztutako diska da, aurreneko bonbo, kaxa eta txindatetatik hasita “Bonberenea” abestiaren bideokliperaino.
Izan ere, diskarekin batera elementu ezberdinez osatutako DVD bat dator kartoizko kutxa elegantearen barnean. Pare bat aipatzekotan, “Pirritx eta Porrotx gaztetxean” izena duen dokumentala eta arestian aipatutako bideoklipa. On egin. Tracklist: Irrien Lagunak; Alai Elkarrekin; Riki Riki; Euskal Txirrita; Maketume; Abordatzera; Maite Zaitut, Amatxo; Bonberenea; Kluba; Txis Pun, Korrika!; Maite Zaitut.
Harremanetarako:
pailazoak@katxiporreta.com
katxiporreta.com
943 36 84 04