11 JUL 2011

Gose "Bonberenea Sutan"


Hemen duzue dagoeneko Gosek egindako kantua, “Bonberenea Sutan”. Letra Eneko Barberena eta Gose Goseren azkeneko singlea da eta Bonberenearen egoera islatzen duen kantua da hau.Kantua Bonbereneari atxikimendua eta laguntza eskainiko dio.

Kantua entzuteko:Gose_Bonberenea-Sutan

Hemen aurkezten dizuegun kantua Gose taldeak eginiko kantu berria da. Kantu honetan SUA kontzeptua entzuten da. Elkar berotuko gaituena. Bonbereneak Sua du bizitzeko behar duena, eta su hori eman dioena Gose taldea izan da. Talde hau 3 musikariek osatzen dute. Lehena, eta gehien somatzen dena taldean, Ines Osinaga da. Bere ahotsak hornitzen du Goseren sua. Geroago, “Osoron”-ek taldeari puntu gogorra ezartzen dioena da, gitarra joaz. Eta azkenik, Iñaki Bengoak taldeari puntu futurista edo berezia ematen dio sintetizatzaile eta erritmo biziekin.

Beraiek, Bonbereneako eguneroko lana ikusirik, Bonbereneari omenaldi txiki bat eman nahi zion, eta, modu ezinhobean, kanta bat eginez. Bonberenearekin erlazioa beste edozein taldekin bezala hasi zen. Lehen kontzertua eman zutenean, harrituta geratu ziren etxearekin, eta hainbat kontzertu hemen emanda, beraien diskako kanta batzuk hemen grabatzea erabaki zuten.

Beraien arrazoia, gehienbat Bonbereneak oraintxe bizi duen egoerarekin bat dator. Bonberenea bizirik mantendu nahi dute, baina ez eraikina bakarrik, atzetik duen lana ez zapuzteko, bere autogestioa bizirik mantendu nahi dutelako, edozeinen eredu baita. Etxea bota nahi dutela jakin zutenean, duda izpirik gabe kantua egiten hasi ziren, eta, azkenik, beraien ideia erakusita, kantua egiten hasi ziren. Hau da emaitza. 4 minutuko kantua, berezia, eta SUA zabaltzeko balio duena. IZAN PIROMANO.