Andoni Tolosaren goitizen artistikoa da Morau. Folk-rock kantautore horrek “gizartearen kronistatzat” hartzen du bere burua, miresten dituen Woody Guthriek eta Billy Braggek jorratutako ildo berean, eta ironiaz eta xamurtasunez beteriko kantuak plazaratu ditu orain arte grabatu dituen bost diskoetan. Musikagintzan bi hamarkada betetzeko bidean da Jon Gurrutxaga. Arima Beltza taldean ezagutu genuen, gurean bateraezinak diruditen bi eginkizunetan, bateria jotzea eta abeslaria izatea, aldi berean aritzen —geroago frontman lana hartu zuen—. Beñardo Morauekin batera izango da beraien azken diska aurkezten.
Morau, Beñardo eta Jon Gurrutxaga
Non: Bonberenea
Kokapena: Tolosa, Euskal Herria
Data: Jan 23 / Jan 24
Iraupena: 10:30 pm - 01:00 am
Sarrera Prezioa: €8