Bonberenea Ekintzaken 2013ko uzta hemen da jada! Lanpetutako udara izan da honakoa eta Bonberenea Ekintzakek hainbat sorpresa eta nobedade askorekin datorkigu udazken-negurako.
Lehenik eta behin orain dela hilabete batzuk argitaratu zena, Bonberenea Txaranga “…Etxean Zuzenean” izenekoa. Hurrena Fiachras eta Sumision City Blues taldeek egin zuten EPa, bakoitzak kanta birekin. Tolosako Humus taldea izan zen hurrengoa, beraien bostgarren diska dena, “Saurius” izenekoa. Sputnik 13 izan zen argia ikusten hurrena, Tolosako taldeak biltzen dituen diska edo egitasmoa, eta bertan Barrua Truk, Atila y los Unos, Broken Faces eta Wainot batzen dira. 25th Coming Fire talde donostiarrak ere bere laugarren diska argitaratuko du, “No one is here to take your call. Leave your message at the tone.” izenekoa. Andoaingo R taldeak bere azken kontzertua grabatu zuen eta Bonberenea Ekintzakek argitaratu zuen “Azken Agurra 1995-2013” izenekoa, DVD formatuan. Napoka Iriak bere bigarren diska argitaratuko du “Arnasten Ikasteko Berriz” izenekoa. Hala Bedi Irratiarentzat urte berezia izango da, 30 urte betetzen ditu eta. Hau ospatzeko Liburu/Dokumental bat eta kantu bilduma bat argitaratuko dute Bonberenea Ekintzakekin batera. Eta azkenik, eta 2013 urteko uzta bukatzeko, Glaukomaren diska berria argitaratuko da, “Vol.2” izenekoa eta gazte eta ez hain gazteen interesa piztu duen taldea delako.