Irritxoen Eguna Bonberenean izan zen umeen gozagarrirako. Pirritx eta Porrotx eta Ane eta Piratak izan ziren bertan, eguerdian bazkari latza ospatu ondoren.
Irritxoen Eguna Bonberenean izan zen umeen gozagarrirako. Pirritx eta Porrotx eta Ane eta Piratak izan ziren bertan, eguerdian bazkari latza ospatu ondoren.
Lehenengo aldiz estreinatu da Bideo Mapping-a Bonberenean
Lehiotikan taldeak 20. urteurrena ospatzeko zuzeneko DVD-a grabatu dute Bonberenea-n
Hurrengo Urriaren 22an, larunbata, Sutagar talde Eibartarra izango dugu Bonberenean. Azkeneko aldiz, talde heavy mitiko hau orain dela zortzi urte bixitatu ziguten, eta orain diska berriarekin etorriko dira. Diska berriaz gain, beraien kanta ezagunenak ere joko dizkigute 22:30etatik aurrera.
Hurrengo Urriaren 15ean, larunbata, Willis Drummond taldea izango dugu, Iparraldetik etorriko dena, eta aski ezaguna dugun taldea, urte askotan etorri direlako jotzera Bonbereneara, eta Bonberenea Sutanen ere jo zutena.
Urriak 14an, ostirala, Lain eta Bertan behera taldeak izango ditugu Bonbereneako taula gainean gaueko 22:00etatik aurrera. Lain taldea beraien diska berria “Leihoak” izenekoa aurkeztuko dute, eta Bertan behera taldea Gernikatik datozte beraien diska berria “Zure esku” izenekoa aurkeztera.
Sputnik11 da Bonberenea Ekintzakek aterako duen azkeneko diska. Diska hau Izaskun auzoko festetako aterako da, eta tolosako talde batzuen kantak biltzen ditu. Gainera, diska hau Imanol Urizar eta Mikel Zelaiaren gidaritzapean grabatua izan da Bonberenean.