12 JUL 2011

MATXURA


Matxurak hasi du bere ibilbidea! Hainbat kontzertu eman dituzte beraien Industry Rock doinuak eskainiz eta emanaldi gogorrak emanez. Orain data berriekin datoz.

“Dena ondo koipeztuta zegoen, edo hala uste zuten behintzat, baina erdoilak aurrera egin zuen makina trabatu zen arte, sistema osoa ondatu zen arte…”

MATXURA musika egitasmo berri bat da, nahiz eta partaide ezagunak izan bere baitan. Mikel Kazalis (ESTIGIA,ANESTESIA, NEGU GORRIAK, 2KATE, KURAIA), Aitor Abio (PILT), Fer Apoa (EL CORAZON DEL SAPO, KURAIA, ESTRICALLA), eta Txarly Diaz (CENSURA, ANESTESIA, GUTURAL, WHY NOT?) dira taldea osatzen dutenak. Azken bi urte hauek taldea osatzen eta abestiak egiten eta grabatzen pasa ondoren, ekainaren 23an aurkeztuko dute beraien lehen diskoa izango dena, “MATXURA” izenaren pean, “bonberenea ekintzak” zigiluaren laguntzaz.

Rock industriala, punk-metal elektronikoa… azken finean rock indartsua elementu “elektronikoekin” nahastuta da eskeintzen dutena, MINISTRY, ATARI TEENAGE RIOT, NINE INCH NAILS, GODFLESH, NAILBOMB, FRONT LINE ASSAMBLY… izan daitezke eragin batzuk, besteen artean. Erritmo elektroniko indartsuak, kitarra zorrotzak, ahots distortsionatuak, sintetizadore basatiak… hemen dago makineriaren funtzionamendua etengo duen MATXURA!

Harremanetarako: Mikel: 656 751 399

Bideo erreportaia: EITB

  HURRENGO KONTZERTUAK Apirilak 28 astelehena: Gazteleku (Oñati) Maiatzak 4 ostirala: Arrasate(gaztetxea) Maiatzak 12 larunbata: Sara(herri urratsa) Maiatzak 19 larunbata: Burlata(maiatza rock) Ekainak 1 ostirala: Bermeo(antzokia) Ekainak 30
Robe demoiselle d’honneur violette larunbata: EH Zuzenean Uztailak 6 ostirala: Mungia Uztailak 7 larunbata: Errekalde Uztailak 13 ostirala: Alegi Uztailak 14 larunbata: Sopela Uztailak 28 larunbata: Algorta