Neubat talde gasteiztarrean hasi zuen bere ibilbidea Libe García de Cortázarrek. Sorkun eta Ekon-en partaide izan da eta Izaki Gardenak taldearekin bi disko argitaratu ditu. Hala ere, bere kantu propioak lantzeko denbora ere aurkitu du eta horretan ibili da isilpean azken urteotan. Abesti horietako batzuetan Joseba Poncek lagundu dio ideiei forma ematerako orduan eta konposizioak biribiltzeko lanetan.
Hemen daukazue 2014an zehar Bonberenean garatu diren proiektu ezberdinen emaitza, Bonbereneako 2014ko uzta.