25th Coming Fire talde donostiarrak diska berria aterako du aurki Bonberenea Ekintzakekin batera.
25th Coming Fire talde donostiarrak diska berria aterako du aurki Bonberenea Ekintzakekin batera.
Datorren abuztuarern 31a egun berezia izango da Tolosako gaztetxearentzat, Bonberenea Sutan jaialdiaren laugarren edizioa ospatukodelako. ZULOAK, ANAI ARREBAK, FERMIN MUGURUZA KONTRAKANTXA eta BAD SOUND SYSTEM izango dira taula gainean arituko direnak eta hauen ostean ZIRIBULIO SOUND arituko da etxe barruan.
Humus-ek oraingoan aurkezten duen SAURIUS diska berria, beraien bostgarrena dute (norbaitek bere garaian bost diska egingo zituztela esango balieke, ez lukete sinistuko). Baina taldean ohikoa den bezala, nahiz eta ildo batetik jarraitzen duten, diska batetik bestera aldaketak nabarmentzen dira. Lan berrian, taldearen erritmoak sinpleagoak diren arren, sekulan baino indartsuagoak bilakatu dira; kitarraren marrazki eta melodiak, orain arte ezezagunak beraintzat, protagonismo handia irabazi dute.
Fiachras eta Sumision City Blues taldeek batera aterako duten lehen EPa laister kalean izango da. Fiachras talde gipuzkoarraren Folk erritmoak eta Sumision City Blues talde gasteiztarren Folk eta Country erritmoak ere entzun ahal izango dira.