Bake Faltsua – Bizitzaren gerrak, gerra biziak


2017an Ordizian sortutako taldea da. Lehen lana “Bestelako Ezpala” 2019.urtean argitaratu genuen. 2024an hiru abesti solte (Inoiz ez da berandu, Gezur Garaia eta Errautsetatik ihes ) eta Krav Boca taldearekin batera “Basakeria” abestiak sortu ditugu. Estilo anitzen influentziatik sortzen ditugu abestiak, eta korronte konkretu batetan iltzatzeari ihes egingo diogu beti.

Baliabide politiko bat da musika eta guk langile gisa, klase gizarte honen kontzientziatik kantatzen dugu, mundu berri baten beharrari, eta zapalduta egon arren, hemen gauden bitartean ondo pasatzeko tartea ere hartzeko. 9 kantek osatuko dute gure bigarren diska izango dena, “Bizitzaren gerrak, gerra biziak”, Bonbereneako estudioan grabatu da diska “Txap”-en gidaritzapean eta bonberenea ekintzak plataformaren laguntzaz.Ez gaude amore emateko prest. Bakearen etsaia da, etsaiaren bakea onartzen duena.

Track list:
A Aldea
Bizitzaren gerrak, gerra biziak
Hormak
Orainari
Gauzak aldatzen dira
Itzal beltzak

B Aldea
Denbora
Heriotza bakarra
Gure mundua
Bakearen etsaiak

Hurrengo kontzeruak
– Azaroak 16 Ordizia
– Azaroak 22 epaixka baiona
– Azaroak 30 Bonberenea tolosa
– Abenduak 14 Burlata
– Abenduak 20 Donibane Garazi

Harremanetarako
bfaltsua@gmail.com