Bonberenea Txarangak ibilbide luzea du. Lehen bilduma 2005ean kaleratu zen. Orduezkeroztik beste hiru plazaratu ditu. Orain aurkezten dizuegun bilduma hau beraz ibilbideko bostgarrena da. Txaranga batek beti izan du kaleko konotazio hori, kaleak alaitzea, kalean geratzen den musikaz. Belaunaldiz belaunaldi transmitititzen den zirrara da bere funtsa, pasioz egiten den zerbait. Baino arlo honetan, Bonberenea Txarangak beti izan du kanon hau hausteko intentzioa, beti izan du, ezberdina izateko griña.
Kalean entzuten diren betiko abestiak nahikoak ez zirela eta, beren abestiak konposatzeari ekin zioten. Lan gogorra erabat. Edozer konposatzeko garaian egin behar den esfortzu hori, txarangak dituen hainbeste instrumentuengandik biderkatu behar da. Pasioak definitzen baititu, nekatzen ez diren gazte hauen bihotzak. Konposaketa lan hauek inork baino hobeto egitean, beren bidea definitzeaz gain, beren legitimitatea defendatzen baitute.
Denbora piska bat pasa da hain zuzen ere “Bihar Ez Da Gaur” diska horretatik, eta beraz, proiektu berri batean murgiltzeko garaia zenaren lainoak zebiltzan txarangaren inguruan. Zerbait freskoa egin nahi zuten, baina, Tolosako parte intrintseku diren betiko ihauterietako abestiei begikada joz. Honela jaiotzen da ba hemendik aurrera “Berriozar” izenez ezagutuko dugun bilduma berezi hau. Askori, melankoliak kolpatuko die, baina, jakin badakigu, entzuten duen edonori, ihauterietako abestiek transmititzen duten alaitasunak asaldatuko duela. Izan ere, diska honen zentzua da bere zutabea. Zaharra dena hartu, landu, eta pasioz; berritu. Ihauteriak eta musika maite dituen edonor pozteko diska da hau. Berriozar, da hau.
Bonberenea Txarangak, etxearen dinamika bereganatu izan du beti. Lana eta konpromezua, eta honetara dator ere diska hau: etxearen 20. urteurrena ospatzeko eginda dago, Tolosatik, mundura, etxe honetan 20 urtez egin den oro bezala. Izan ere, “Bonberenea, oztopo guztien gainetik, 20 urte bizirik!” egon baita. Desafio bat da 4 abestiz osaturiko bilduma hau, zeina, CD-az gain, 10” biniloan irteten den kalera. Etxe honek herrian izan duen bilakaeraren metafora ere bada, etorri zenean begi on gutxi batzuek ikusten zuten eta denborarekin irabazi du errespetua.
Diska honetako abestiek ere, agian, ibilbide berdina jasango dute. Oso zurruna den Tolosako Ihauterietako musikaren birziklapena baita, ikuspuntu berri bat zeina, hasieran agian arrotza egin arren, segituan maitatzen ikasten dena.
Beste behin lortu du Bonberenea Txarangak beraien magia egi bihurtzea, animatu zaitez, zihur gustatuko zaizun diska hau eskuratzera. Animatu zaitez, Bonberenea Txarangako erritmoekin!
Harremanetarako:
info@bonberenea.com
Mattin: 620 778 618