Dena – Anabasa


Ondarroako hirukoteak, “Zure Mugadun Hutsune” beraien bigarren lanaren ondoren eta Euskal Herrian hainbat kontzertu eman ostean, urte eta erdiko geldialdi luze bat hartu zuen 2023an. Oraingo honetan Beñat, Xabat, eta Beñat diska berri batekin datoz.

Anabasa izena hartu du Denaren hirugarren lan luzeak. “Anabasa eremua” filmari erreferentzia eginez, honek bezala, portua du eszenatoki nagusi. Portuak badoan jendea eta datorrena gurutzatzen diren lekuak dira. Lekuez hitz egiten du diskak. Aurkitutako lekuez eta galdutakoez. Hartzen ditugun lekuez, eta kentzen ditugunez. Norbere lekuez eta besteenez. Etxetik joan nahi izateaz eta leku berera itzultzeaz. Norbera erbeste izateaz. Lekuak dira guztiak. Aterperik gabeko lekuak, hondakinen artean, eta guztietan du nolabait, anabasak leku bat.

2024ko abuztua eta azaroa bitartean Karlos Osinagak grabatu, ekoiztu eta nahastu du, Bonberenean, Tolosan. Masterizazioa Karlos Osinagak burutu du, Bonberenea estudioan.

Bonberenea Ekintzak eta betepaeta bidez argitaratua.

Oraingo honetan DENA izan gara: Unai Aretxabaleta Zelaia, baxua; Beñat Eizagirre Artetxe, gitarra eta hitzak; Xabat Ituarte Bengoetxea, bateria; Leire Olariaga, “Lur Azpitik” kantuan ahotsak. 2024ko irailean diska grabatu ondoren Beñat Bidegainek hartu zuen baxujolearen lekua. Beñat Bidegain Lekuek atera zituen argazkiak, Ondarroako betoizko portuan. Beñat Eizagirrek egin du diseinua eta maketazioa.

Tracklist:
1. Nor bere lekuan
2. Les Vitres
3. Hondakinen bat
4. Basa
5. Lur azpitik
6. Square des Récollets
7. Atako bandan
8. Beste egun gris batez
9. Aterperik ez
10. Leku berean

Harremanetarako:
denaezer@gmail.com
@denataldea
+34 634421560 (Beñat)