Kuartz – III


Kuartz, rock-an oinarritutako Base-nafartar taldea da, batzutan bluesari eta usu stoner-ari nahasten dena. Ibes Mongabure (kanta ta gitarra) eta Oihan Delavigne-ek (bateria) osatzen dute. Apalean doblatutako notak eta botz erlastu baten bidez, magma antzeko soinu bat botatzen du bikoteak.

Kuartzen lehen entsaioak HazparnekoTtattola gaztetxean hasi ziren 2016 urtean eta geroztik 2 disko kaleratu zituzten,”I” izeneko diskoa 2018-an eta “II” diskoa 2020-an.
Taldeak bere “III” izeneko 10 kantako hirugarren diskoa kaleratuko du 2024-ko Irail ondarrean, Eñaut Gaztañagaren eskutik zizelkatua, Zestoako Gaztain estudioetan.
Etengabeko bidea segitzeko asmoarekin, zuzenezko berriak datoz.

 

Tracklist:
A aldea:
– Alta
– Titanic-aren sindromea
– Harulia
– Harribeltzako erregina
– Goian bego

B aldea:
– Lehen eguna bihar da
– Omenaldi xuria
– Odolak su gabe diraki
– F.O.M.O
– Galeraren aingura

Hurrengo kontzertuak:
Urriak 5 Oleta
Urriak 25 Oñati
Urriak 26 Gernika
Azaroak 2 Tolosa
Azaroak 22 Elizondo

Harremanetarako:
info@kuartz.eu
+33 613 917 309