Martin Larralde


Behatzaile aparta da Barberena eta Rubalcabaren luparen beste muturrean, txikienean, badaki gauzei eta gertaerei bere tokia eta zergaitia ezbaian jartzen, baita bere buruari ere. Arrazoi osoz bi egileak ez dira kazetarietaz fijo, eta batak idatziz zein besteak ilustrazioak eginez, bizi izandakoaren zati bat jaso dute, inork kontatuko ez duelako, edo are okerrago, “irabazleen” bertsioa bakartzat eta egiazkotzat har ez dezagun. Modu honetan, gainera, desagertuta dagoen koplakarien papera errebindikatu dute.

Eneko_Barberena

Hala, lan honetako testuetako batzuk, egileak bezala, Arrasaten kokatuta badaude ere, sentimendutik idatzita daudenez, edonon ulertuak izan daitezke. 2008an idatzi zituen testu gehienak Enekok, baina koplakari irteeratan aurkitutako bide-lapurren erruz, proiektua handitu eta CDa ere gehitu zaio liburuari, hamaika musikarik liburuko beste horrenbeste testu musikatu dituztelako. Mikelek eta Enekok urte asko daramatzate euskal musikarien lanak gozatzen eta arakatzen; eta orain buelta etorri zaie. Josu Eskorbutok ezingo luke dagoeneko lan honetan parte hartu, baina nahiz eta egileak ez diren espreski 80ko hamarkadako punkaren jarraitzaile sutsu izan, barku honetara igo diren musikari eta lemazain guztiak bezala, santurtziarra gai izan zen unean uneko bere inguruko gertaerak sentitu bezala erakusten eta hurrengo belaunaldietarako hala gordetzen.

Horra hor, Hiru Zikinen folk ilun zein malenkonikoa; Bihotz Bakartien Klubaren folk eta countryaren arteko talka; Ain_1en folk gaurkotua; Pirritx, Porrotx eta Bonberenea Txarangaren adin guztietako umeendako kanta; Basskeren hip-hop eta drum&bassa; Pettiren barne ilun sentikorra; Xabi Strubellen errezitatua; Goseren elektro, rock eta trikiaren arteko ezinezko muga; F-21en crossover hip-hopa; eta Enaitz Alustiza eta Manex Agirreren bertso, kopla eta kantuak. Iker Barandiaran.

Tracklist:Arrakasta(Enaitz Alustiza); Behar du Bilbok Xiberoa(Hiru Zikinak); Arrakasta(Bihotz Bakartien Kluba); Naufragoa eta Ohola(Ain-I); Iruñeko Udala(Pirritx eta Porrotx & Bonberenea Txaranga); Martin Larralde(Basske); Dena Ohitura, Dena Errua, Dena Barkamena(Petti); Zerua Itsaso Zikin Bat Balitz(Xabi Strubell); Banketa Hutsak(Gose); Tranpak(F21); Behar du Bilbok Xiberoa(Manex Agirre).