Galtzaundi euskara taldeak sustatutako proiektua da, Tolosako udalaren gazteria saila eta Bonberenea Ekintzak zigiluaren laguntzaz. Esan liteke euskara, gaztetasuna eta musika direla diska berri honen osagaiak. Tolosako eta eskualdeko hamar taldek eta bakarlarik hartu dute parte: Jone, Mairen, Inoiz, Denis, Mulambo, Joselito albahicin, Prozak, Markel Telleria, Ezein eta Huracan Txabakan hain zuzen. Estilo guztietako musika landu dute gainera.
Diskoan parte hartu duten taldeek kontzertuak eskeiniko dituzte eskualdean, eta Bonbereneakoen bitartez, Euskal Herriko hainbat txokotan ere ariko dira.
Azaroaren amaneran amaituko da zikloa, Martxaundi festa egingo da bonberenean eta proiektuan parte hartu duten taldeek emanaldiak eskeiniko dituzte bertan.
Harremanetarako:
www.galtzaundi.com
www.bonberenea.com