Jendaurrean grabatutako lan berria kalean du azkenean Napoka Iriak. 2005eko izen bereko maketa eta 2008ko 3 kantuz osatutako bigarren maketaz geroztik ateratako kantu bilduma da “Lehertarazi edifizioak”(Bonberenea, 2011).
.Urtarrileko asteburu batean, grabaketa estudioa Bergarako Zabalotegira egokitu, ateak publikoari zabaldu eta bi kontzertu eman zituzten kantu zahar, berri eta hainbat bertsio eskainiz.
Horietako hamar piezek osatzen dute bilduma, gitarra elektriko bat, akustiko bat eta ahotsen ohiko dantzekin. Azkenaldiko kontzertuetan eskaini izan dituzte batzuk, eta akaso ezagunak izango dira entzulearentzat. Honetaz gain grabazioan bertan egindako inprobisazio bi eta ukelelea eta kalimbaz jotako kantu ezagun baten bertsio bitxi bat ere sartu dute.
Bi egunetako emanaldiak oso-osorik grabatu eta gero, Legarreko estudiotik pasatu dira, aukeraketa egin eta lehen maketarekin egin bezala, Ander Barriusoren eskuetan txukuntzeko. Ander Mujikak berriz, bere gain hartu du diseinua.
Zuzenean kontzertu mordoa eman duen taldea delako, ale honek izaera hori berori gorde zezan nahi izan du Napoka Iriak. Oholtza gainean ikusiko dituzue, egon ziur!
Kontaktua:
Info@promomusika.com
www.promomusika.com
Promomusika: 653 737 700