Rodeo – X


Taldeak azken urtea diskoari eskeini ostean 7 abestiz osaturiko lan batekin dator. 2015 az geroztik, ehundaka kontzertu, europako eta asiako bira bana, 6 disko
eta milaka bizipen dituzte bizkarrean Rodeo osatzen duten 4 lagunek.
Bere azken diskoan, taldeak aurreko lanetan ez bezala sormen prozesu ezberdin bat bizi izan du. Lehen aldiz, kontzertuei arreta murriztu eta beraien arreta guztia diskoaren sormenari eskeini diote. Gainera, azken urteetan musika-estilo ezberdin asko entzun ostean, erritmo, armonia eta melodia anitzak landu dituzte, artistikoki inoiz baino gehiago irekiz.
Hitzei dagokionez, aldi berean egoera pertsonal, sozial eta historiko ilun bat deskribatzen dute, hala ere egoera hau gainditzeko esperantzak tokia du diska honetan.

Rodeo taldearen lehen LP-a, “Rodeo” izenekoa, 2017ko martxoaren 3an argitaratu zen autoeditatuta, 10 abestirekin, Gaztain Estudioetan grabatua Eñaut Gaztañagarekin. Diska honekin, lehenengo bira egin zuten.
2018an, bigarren lan luzea kaleratu zuten,”Dilmun”, hau ere Gaztain Estudioetan grabatua, diska honekin 50 kontzertu baino gehiago eskaini zituzten urte berean. Kontzertuak emateari utzi gabe, 2020an EP labur bat kaleratu zuten, “Ezherrian” izenekoa, Bonberenea Ekintzakekin elkarlanean eta Eñaut Gaztañagarekin grabatua.
Hala ere, aurkezpen kontzertuak hasi bezain laster, pandemia etorri zen.
Pandemia garaian, sormen bizia izan ondoren, 2022an LP bikoitza kaleratu zuten, “Moira” izenekoa, Karlos Osinagaren gidaritzapean grabatua eta “Hybris” Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean. Bi lan hauek Bonberenea Ekintzak eta Suitzako Sixteentimes Music zigiluekin elkarlanean egin zituzten. Lan bikoitz honekin, Euskal Herri osoan zehar kontzertu ugari emateaz gain, Suitzan, Japonian edota Korean aritu dira kontzertuak ematen, baita Resurrection Fest bezelako jaialdi handietan ere. Grabatu berri duten azken lan hau Eñaut Gaztañagarekin grabatu dute eta Bonberenea Ekintzak eta Patana Records zigilupean argitaratu dute

Harremenetarako:
rodeostoner@gmail.com
688 683 804 (Oier)