Sega Sound Killers


Etxetik gertuen duzun bankua lapurtzea to- katzen zaizu gaur, ondoren, gorroto duzun kolorezko moto garestiena erosi eta kaskoa ahaztu behar duzu; babesik ez gaurkoan. Er- repidean zaude dagoeneko. Adi zerura. Hauek ez dira ohiko suziriak. Eztandek jantzi dute be- larritik belarrirako autopista eta lehen peajean “welcome to apocalypse “ dioen neonezko zeinu bat, nola ez, sutan, munduaren amaiera ospatzen. Bejondeigula.
Azken gau honetan entzun nahi duzun euria ostean. Geldiezina. Erritmo bizi bat, apaltzen ez dena. Highway honetan, lerroak zenbatzen, basamortua dastatzen, beti errezeluz begiratu dizun hodeiertza begiradaz tirokatzea besterik etzaizu geratzen, bihar ez baitu egunik erditu behar.
Azkenafariaberaz,laulehenplater,postrerikez. Adi beraz, entzun, sintetizadoreen errepublika- ren errautsetatik jaio den animalia mitologiko, elektroniko,gin-tonicohau,entzun,odolurdina nola darion, entzun, zure hezur denak, gezur denak nola jausten diren, aldakak birrintzeko, belaun, buru, eta lotsak erantzeko. Esnatu ar- ren, galdetu ustelkeriari zein izen duen, eta ig- arri zu ere itzal ez ote zaren, my friend.
Azkenik, imaginatu hodeiak eztulka, piano teklakkazkabarrarenordezetasubgrabetru- moi eternal bat. Imaginatu eszenatoki bat tor- nado baten barruan. Igo. Eta ez jeitsi. Inoiz. Ospatu azken gaua.
Eskerrak bizirik zauden zure apokalipsian.
SEGA SOUND KILLERS: Matxet, Ektz, Lu- sar eta Eneko L. Gaizkileek ere izenak di- tuztelako.
Gartxilaso

Side A:
– Welcome to Apocalypse
– Hate´em All
– Alive
– Shake it

Side B:
– We are Alive
– Adi!

Zuzenekoak:
Azaroak 15, Amurrio, Burubio
Azaroak 16, Bonberenea, Tolosa
Azaroak 21, Arrasate gaztetxea
Azaroak 30, Donostia, Larratxo K.E.
Abenduak 14, Durango Iparragirre
Abenduak 27, Elorrio, Arriola

Harremanetarako:
segasoundkillers@gmail.com