EZ ESAN EZ ERANTZUTEAGATIK
Antza denez, (erantzunik ez dugulako) tolosako udalaren etorkizun planetan San Esteban auzoan den rock eta musikaren museoa den Bonberenea botatzea aurreikusten du. Zertarako? Etxe handi, moderno eta hotz, baten barruan dauden proiektu megalomano izugarri handia, non parkeak eta zonalde berdeak desagertuko diren.
Haiek beste kokaleku bat emango digute gure etxerako (ez zen gure etxerik izango haiena baizik) eta honek ekartzen duen guztiarekin…
Munizipala izango al ze Bonberenea? Panfleto elektoralak biltzeko erabiliko al zuten? Beti beraien etxean gaudela esanez maneiatuz? Beraien etxea izango zen, ez gurea.
Bonbereneako lantaldeak EZ du oraingo eraikina galdu nahi. Bertan hasi ziren denen ametsak egi bihurtzen. Kontzeptu hau barrutik bakarrik ulertzea da posible. Gure desira, baita Bonbereneak betetzen dituen generazioena, gure etxe zaharra mantentzea da, behar dugun guztia duelako eta gure neurrira egokitua dagoelako.
Tolosako udaletxetik INORK ez du erantzunik ematen, bereziki etxearen babesa jasotzeko.