BONBERENEA SUTAN 2012

Bonberenea Sutan musika jaialdi bat da, dagoeneko bere 3. Edizioa betetzera doana. Bi urtez behin ospatzen da Bonbereneako futbol zelaian eta bertara maila handiko taldeak gerturatu ohi dira euren musikarekin gerturatzen den edonor gozarazteko asmoz.

Hala ere, Bonberenea Sutan jaialdi berezia dela argitu beharra dago. Lehenik eta behin, edizio guzti hauetan parte hartu duten taldeekiko mantentzen duen lotura tinkoa bezain berezia delako. Izan ere, ospakizun honetan parte hartzen duten talde guztiak Bonberenearen sormen librearen ideia defendatzen dute eta honekiko konpromiso trinkoa adierazten. Jaialdi benefikoa da eta ateratako diru guztia urte osoan zehar gaztetxean burutzen diren proiektuetara bideratzen da, hauek burutzen jarraitu ahal izateko.

Berezia da, bestalde, aldarrikapen bat delako jaialdi honen muina, Bonberenearen etorkizunaren aldarrikapena, hain zuzen ere. Etxeari etorkizun egonkor bat bermatuko dion egoera bat

aldarrikatzen da, garaian garaiko Udalaren erabaki politikoetatik at egongo den egoera. Hortaz, 2007an hasitako Bonberenea Sutan kanpaina martxan da oraindik ere, etxea dagoen tokian geratuko denik ez baitago ziurtatuta.

Bonberenea Sutan urte osoan lanean diharduen jende guztiaren esfortzuaren fruiturik ikusgarriena izango da ziur aski, baina ezin da ahaztu hau “izeberg-aren punta” besterik ez dela eta horren atzean etxe honen mugimendu osoa dagoela. Bonberenea izena duen proiektu kolektiboarentzat etorkizunerako berme baten aldarrikapena da Bonberenea Sutan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies