Petti-ren azken lana Astirtian izenekoa laister kalean izango da
Petti-ren azken lana Astirtian izenekoa laister kalean izango da
Bonberenea Txaranaga-k gaur aurkeztu du bere lan berria Bihar ez da gaur izenekoa
Ladislao taldekoek Bonbereneara gerturatu ziren beraien bideoklipa grabatzera, bertan etxeko bi kideek (Imanol Urizar eta Naiara Olayak) aurrera eraman zuten proiektu honen grabaketa eta nahasketa.
Lan honen emaitza hauxe izan da.
Bonberenea Txarangak denak harritu ditu bere azken lanarekin, beraien lan berria “Bihar ez da gaur” izenekoak zortzi kantaz osatuta dago eta diska hau txarangaren munduan inobazio izango den diska da.
Manu Chao eta Fermin Muguruzak Bonberenea bixitatzen izan dira. Bertan, etxea ikusi dute, goitik behera, eta ondoren kristoren menuaz gozatu dute, Babarrunak eta Txuletak, etxeko giroaz gozatu dute musika joaz eta anbiente ederra jarriz.
Hemen daukazue 2014an zehar Bonberenean garatu diren proiektu ezberdinen emaitza, Bonbereneako 2014ko uzta.
Humus-ek oraingoan aurkezten duen SAURIUS diska berria, beraien bostgarrena dute (norbaitek bere garaian bost diska egingo zituztela esango balieke, ez lukete sinistuko). Baina taldean ohikoa den bezala, nahiz eta ildo batetik jarraitzen duten, diska batetik bestera aldaketak nabarmentzen dira. Lan berrian, taldearen erritmoak sinpleagoak diren arren, sekulan baino indartsuagoak bilakatu dira; kitarraren marrazki eta melodiak, orain arte ezezagunak beraintzat, protagonismo handia irabazi dute.
Fiachras eta Sumision City Blues taldeek batera aterako duten lehen EPa laister kalean izango da. Fiachras talde gipuzkoarraren Folk erritmoak eta Sumision City Blues talde gasteiztarren Folk eta Country erritmoak ere entzun ahal izango dira.