Jone


Anoetako (Gipuzkoa) Jone abeslariak 19 urte besterik ez izan arren, musika munduan ez da hasi berria. Kantaldi batzuk eginak baititu jadanik, eta grabazio estudioan ere aritua baita. Iragan urtean, ‘Estutasuna‘ izenburuko kantua grabatu baitzuen ‘Martxaundi 4’ (Bonberenea Ekintzak, 2004) bilduman parte hartzeko.

Jone_Promo

Aipatu kantuan, sekulako ausardia eta sentiberatasuna erakutsi zuen Jonek, musikazale ugari harrituta utziz. Kantu eder horren jarraipen ezin hobea da osatu berri duen CDa.
Guztira, sei kantu berri grabatu ditu, Bonbereneako estudioan. Karlos Osinaga ‘Txap’ arduratu da grabazioaz, eta Jonerekin batera, Karlos Aranzegi (bateria), Fran Iturbe (gitarra) eta Joni Ubeda (baxua) aritu dira

Jonek hainbat jendaurreko emanaldi egingo ditu datozen asteetan, bere lehen laneko kantuekin.

 

 

Harremanetarako:
joneotxoa@hotmail.com