Grabaketa estudioak txoko berezi bat osatzen du Bonberenean. Ehundaka disko grabatu izan diren espazioa, Bonberenea Ekintzak plataformaren erdigunea da. Hala ere, logikoa den bezala, gaztetxea okupatu zenean ez zegoen han, sortu egin behar izan zuten garaiko piromanoek. Okupazio mugimenduek berezkoa duten eraldaketaren izpiritua sendoki agertzen zaigu bertan.
2002koak dira ibilbide honen hastapenak. Askotan gertatzen den moduan, inork ez zeukan pentsatuta diskoak grabatzeko estudio bat sortzea, ez zen aurretik sortutako ideia bat. “Oztopo guztien gainetik” izena daukan bilduma grabatzerakoan behar bat soru zen: non grabatu? Horri erantzuteko, Bonberenea bertako gela bat estudio bilakatu zen, momentuan eskura zeuden baliabideekin aurrera eginez.