Bonberenea Txaranga

Bonberenea Txarangak, bere doinu alaiekin ekimen autogestionatu honen izena Euskal herriko txoko guztietan hedatu eta ezagutzera eman duela esan daiteke.

2003an urteurrenaren harira kuadrila bat kalejiran kantu batzuk jotzeko asmoz bildu zenetik, gero eta herri zein jai batzorde gehiago dira bere kale zein jaialdiak Bonberenea txarangaren doinuez alaitu nahi dituztenak. Gainera, badirudi oraindik ere hasierako giro eta umore ona txarangan jarraitzen dutela eta horren froga da “txapuzen” zerrenda gero eta gehiago hazten ari dena.

ONLINE DENDA

Txarangaren habitata kalea da eta gauza gutxi izango dira munduan festa giroa txarangaren modura alaitzen dutenak. Bonberenea txarangak estudioan bide oparoa izan badu ere, kale zein jaialdietan ere asko ikusi ahal izan dugu eta horren ikusleku dira Pirritx eta Porrotxekin BEC-en emaniko ikuskizuna, Kukutzaren aldeko kalejira, Trebiñuko ikastolaren aldeko kalejira, Gose taldearen Eutsi kantaren moldaketa, Tolosako Kilometroak 2013 festaren alde Laskorain ikastolan eskeinitako kontzertu berezia…

  • Bonberenea Txaranga - Izurritearen gorabeherak - Marikruzen korridoa - Bonb-101 LP/CD 2022-02-03

  • Bonberenea Txaranga - "Berriozar"- Burundiana - Bonb-079 10"EP/CD-2017-01-12

  • Bonberenea Txaranga "bihar ez da gaur" - Triskaketa - bonb-060/cd - 2014-11-13

  • Bonberenea Txaranga & Pirritx, Porrotx eta Marimotots - Bonberenea - bonb-034/cd/dvd - 2011-29-10

  • Bonberenea Txaranga " Rocka ta urrezko komona" - ¿Jota Que? - Bonb-020/cd - 2008-12-23

  • Bonberenea Txaranga - Kaletxirri - bonb-010/cd - 2005/12/01

Dena dela, bada zerbait txaranga desagertuko balitz gure oroimenean geratuko zena: Orain arte grabatutako diskak (DVDa barne).
Lehena “Bonberenea Txaranga” (2005) izan zen, txarangaren arimaren gertukoena. Bertan jaio zen “Kaletxirri”, gaur egun beste txaranga askok bere egin dutena. Bigarrena berriz “Rocka ta urrezko komona” (2008) izan zen, Euskal herriko kantu ezagunen bertsioz osatua (Su ta gar, Mano negra, Piperrak, Ramones,…) eta gaur egun txarangaren bidea markatu duena. Hirugarren diska 2011 urtean argitaratu zen Pirritx eta Porrotxekin elkarlanean “Pirritx, Porrotx eta Marimotots & Bonberenea Txaranga” izenpean, Euskal herriko pailazo zein artista asko ere txarangaren eskutik bait doaz. 2013an Poca Tripa txarangaren 50 urteurrenaren diska-liburua argitaratu zen eta Bonberenea Txarangak parte hartu zuen eta honetaz gain, Bonberenea Ekintzakek “Etxean, zuzenean…” izeneko DVD-a argitara eman zuen, txarangak Bonbereneako eszenatokian emaniko kontzertua bakoitzak bere Etxean ikusteko aukera paregabea.

2014an “Bihar ez da gaur” diska aurkeztu zen, txarangen ohiko testuingurutik kanpoko kantuez osatutako diska. Foru tradizionalen inguruko experimentazioa da honakoa eta aipatutako kantu gehienak txarangak beraren konposaketak dira. Txaranga eta rock iluna uztartzen dituen lan honek etxetik kanpo kontzertuak emateko aukera eman zion talderari eta besteak beste Zarautz, Arrasate, Ataun eta Hondarribiak prestatutako ikuskizunaz gozatzeko parada izan zuten. Bira hau borobiltzeko kontzertu gogoangarri bat eskeini zuen txarangak 2015eko ekainean tolosako udaletxe plazan.

Hiru urte geroago, 2017an, “Berriozar” diska eman zuen argitara, Tolosako iñauterietako kanta ezagunenei aire berria ematen diena, mundo osoko erritmo eta doinuekin. Txarangak ia diska guztietan egin dio keinu bertako ihauteriei, baina kasu honetan espreski aukeratutako abestiei Bonberenea Txarangaren ukitu berezia eman zaie ikuspuntu guztiak balizkoak direla erakutsiz. Azken boladako ohiturari jarraiki, lan berezi hau iñauterien bezperan aurkeztu zen kontzertua eskainiz eta iñauteri tradizionalaren modernizazioa aldarrikapenaren ikur bilakatu zen urte horretan.

 

2022ak, urte batzuetako argitalpenen geldialdiaren ondoren, lan berri baten aurkezpena ekarri zuen. Koronabirusaren zorigaiztoko pandemiaren ondorio positibotzat hartu genezake lan hau eta horra hor izenburuaren jatorria: “Izurritearen gora beherak”. Txarangak ondoen dakien bezela, euskal musika naiz musika internazionaleko taldeen zenbait kantuen moldaketaz osatutako lana kaleratu zuen eta bertan, besteak beste, Ruper Ordorrika, Sorotan Bele, Negu Gorriak eta Nirvana taldeen doinuez gozatu daiteke. Txaranga nondik datorren ederki erakusten da lan honetan, hau da, bere sustraiak lur azpitik aterata izango balitu bezela.
Lan berri hau Otsailak 3an kaleratu zen eta aurkezpen kontzertua Bonberenean izan zen Otsailak 12an. Gende asko gerturatu zen eta oso kontzertu ona eskeini zuten gazteek.

Bonberenea txaranga etxearen urteurren batean sortu zen festa egiteko aitzakiarekin, 20 urte pasa dira lehen emanaldi hartatik eta gauzak dira gelditzen. Harrezkero, 6 disko grabatu dira etxeko estudioan, zuzeneko DVD bat eta 220 emanaldi baino gehiago eskaini dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan, artista ezberdinekin elkarlanean, pailazoak, musikariak… baita ere, elkarteekin eta hainbat talderekin. Urte guzti hauetan Txarangatik jende asko pasa da, pertson guztiek gauza bat dute amankomunean, oso txikitatik trebatu dituzte kide zaharrenek. Filosofia honekin jarraituz txaranga autogestionatu bat lantzen jarraituko dugu, jendeari eta erronka berriei aurre egiteko.

0
Actuaciones
0
Discos
0
Musicos

Promo:

info@bonberenea.com

Contratación:

Mikel: 634 448 316

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies