Horrela bilakatzen hasi ziren eguneko ekintzak. Batzuk denbora gutxi iraundakoak, beste batzuk luzeagoak eta besteak oraindik mantentzen direnak. Azken hauetatik Bonberena Txaranga aipatu behar dugu, 2003an sortua eta 4 diska argitaratu ditu jada, bat Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera.
Eboluzio iraunkorra instalatu zen etxean, eta gutxinaka etxeko infraestruktura hobetzen eta errekurtsoak gehitzen hasi zen. 2004ean, adibidez, erreformen urtea izan zen, eta etxeko hainbat eta hainbat zati berritu ziren: estudioa, sukaldea, ateak…
Benetako eboluzio eta erreboluzioa iraunkorra izan behar du eta egindako proiektuetan irabazitako esperientziak eta jakintzak baliogarria izan behar du etorkizunerako. Horrela, 2006an Bonberenea SuffleDVD bilduma atera zen, Bonberenean gertatutako kontzertuak jasotzen dituena.
Denbora pasa ahala, beste hainbat ekintza egin dira, infraestruktura indartsugo batekin kontatuz, baina, bide berean, helmuga zailagoetara begiratuz. Adibidez, Bonberenea Sutan festibalaren lau edizio gertatu dira jada: 2008, 2010, 2012, 2013.
Protestak ez dira eten, 2010eko San Juanetan egin zen kalejira da horre lekuko. Aldi berean, Piromanoen Deialdia izan zen honen jarraipen. Bonbereneak ez dauka etorkizun finkorik. Eta horretan ari gara lanean, ez dugulako politikoen esanetan bizi nahi.
Gauzak horrela, piromanoen helburua ibilbidean finko mantentzea da. Proiektu berriak, proiektu hobeak… Adibide moduan jartzeko, Bonberenea Ekintzakek 10 urte bete zituela ospatzeko argitaratu zen Bonberenea Ekintzak 2002012 Doinuen Hamarkada, bertan hainbat lan biltzen direnak: zuzenekoak, bideoklipak, katalogoak…
Aurrera segi behar da, edo saiatzea behintzat. Etxearen bizitza ez da bukatuko, kanpotik hesirik jartzen ez badira ere…