Descripción del producto
Proiektu honen izenak dioen bezala, adi egon beharko gara hemendik aurrera. Adi kontzertuetaz, adi gogoz eta adituz musika. Jon Urbizu musikariaren zigilu pertsonala duen “Maxi-CD” honek, bost abesti ditu eta ez, ez da soilik musika. Lan hau musikariaren lehen lana da formatu honetan, Bonberenea Txarangarekin pasa izan den arren grabaketa estudiotik, lan honetan barrenak hustu ditu, lan honetan gorpu eta arima, garun eta gogo, esfortzu eta algarak ipini ditu; lan hau, berea da. Jazz eskoletan ikasia eta saxujole sutsua, ez ditu bere erreferentziak alde batera utzi Mikel Zelaiaren gidaritzapean grabaketa estudioan sartzerakoan.
Hala ere, egin da erreferentzia lan bat hau guztiaren aurretik, soinu gordinago bat lortzeko intentzioarekin jazz-a eta rock-a anaitu nahiaren intentzioan, gainera, erraza ez den anaitasunarekin. Honetarako, punta-puntako beste hiru musikarien laguntza izan du Jon Urbizuk: Iker Pando(Glaukoma), Mariano Urtado (Anari, Inoren ero ni) eta Antton Telleria, baita ere, Xabier Beldarrain perkusionista eta Jon Arruebarrena saxofonistaren kolaborazioak izan dituzte estudioan. Elkarlan honek berak produzitu du hainbat estiloen hastapena eta lan pertsonal honek hain beharrezkoa duen soinu propioa. Estilo ezberdinak batzearen bermea, Jon Urbizuren bizitzan hain garrantzitsua den jazz musikak ematen du eta segituan konturatzen zara ongi bermatutako lana dela.
Lan honek bestalde, badu terapia zentzua, etxeko musikariaren barneko deabruak musikaz hiltzeko sortu den proiektua da. Bizitzako hainbat arlotako eta garaietako bizipenak isladatu nahi izan ditu eta hori da hain zuzen ere diskoaren diseinu guztiaren ardatza, zuri beltz aseptiko batean, bizitzaren ikuspegi manikeo bat azaltzen digu. Mundua ikusteko soilik bi bide: Argia ala iluna.
Argia da, hain zuzen ere, modu metaforikoan musikariak topatu nahi duena lan honetan; eta iluntasuna barnean duen etsaia da. Ez dago ezer diskoan pertsonala ez dena eta pasarte bakoitzeko bizipen bakoitzan eraiki dute muturreko ikuspegi hau. Beldurra, pasioa, ametsak, ilusioa eta depresioa, ziklikoki danok bizitzen ditugun emozioak dira eta hori da hain zuzen ere lan hau: segurtasuna eta beldurra. Egiten ari den musika kalitatezkoa den segurtasuna eta etorkizunak ekarriko duenarekiko beldurra. Lan hau entzutea, Jon Urbizu ezagutzea da; honegatik musika pertsonal eta originala baloratzen dutenentzako, izugarrizko aukera da jazzman honen ikuspegira gerturatzeko.
Harremanetarako:
Jon 688608362
Jonurbizu@gmail.com