Descripción del producto
Distortsioaren haritik tiraka sortu zen 2018. urtean Arima. Proiektua metamorfosis musikal eta pertsonal baten erantzuna da; nire behar emozionalak modu berri batean azaleratzeko helburuarekin sortutako egitasmoa, alegia.
Leuntasunetik katarsira eta hondamenditik lasaitasunera eramaten zaituzten abestien euskarria Shoegaze-a da. Euskal Shoegaze-a. Abestiak boteretsuak eta hauskorrak dira. Letretan beldurrak, esperientzia pertsonalak eta kolektiboak, kezkak, galderak eta erantzunak aurkitzen dira.
2019.urtean “Metamorphosis” EP-a aurkeztu genuen Euskal Herrian zehar hainbat kontzertu emanez. Diskoa Karlos Osinaga “Txap”-ekin grabatu genuen Tolosako Bonberenea estudioetan. 2021.urtearen hasieran, modu berean, beste 6 abesti kaleratuko ditugu “Biluztasunez Jantzita” izenarekin. Arima, Paule Bilbao, (gitarra eta ahotsa) Josu Gonzalez (baxua) eta Gontzal Bilbao (bateria) gara.“
TRACKLIST
1.- Orbainak
2.- Noraezean
3.- Pentsamenduen biktimak
4.- Utopia
5.- Magnetismo artifizialak
6.- Ametsen noranzko errealistie
Harremanetarako:
paulebilbao@gmail.com
Paule: 638 860 632