Descripción del producto
Ez da ohikoa (eta gero eta gutxiago gertatzen da), baina noizean behin musikagintzaren munduan guk baino denbora gehiago daramaten taldeekin egiten dugu topo eta, batzuetan, elkarlana ere suertatzen da. Horrelako topaketa batek beti dauka xarma barezi bat, hare gehiago ibilbide luze bat egin ostean bi alderdiek topo egin nahi izaten dutenean.
Hauxe gertatzen zaie gaur egun Eraso-ri eta Bonbereneari. Betidanik ezagutu diren bi adiskide bidean elkarrekin, horrela izatea nahi izan dutelako. Egoera bat bilatu eta eragin dutenak, batak bestean bere lana aurrera eramateko tokia aurkitu duelako agian eta, besteak, aurrekoa eta hau bezalakoak nahi dituelako berean. Literatura gehiagorik gabe, Erasok aspalditik ezagutzen zuen Bonberenean grabatu du azken lana (eta horren aurrekoa ere bai) eta, Bonbereneak aspalditik ezagutzen zuen Eraso ekarri du berera azken lana grabatzera (eta horren aurrekoa ere bai).
Eraso bueltan da eta ez brometan. Bere ibilbidean 20 urte bete dituen Erasok disko berri bat egin du eta datu hau entzute hutsa pozteko moduko da, besterik gabe. Baina horretaz gain, euren musika gogoko dugunok aitortu beharra daukagu ez direla horretan pentsatzen aritu diskoa egiterakoan. Izenburuak dion bezala, kaiolatik ihes egin dute. Aurreneko emanaldietako freskotasuna eta 20 urtetan musika talde bat izateak ematen duen esperientzia uztartu dituzte. Eta soinu feskoarekin. Egindako ibilbideari uko egin gabe hasierara bueltatu direlako. Kaiolatik ihes egin dutelako.
Kontaktua:
erasomania@gmail.com
https://www.facebook.com/erasomania
https://eraso.bandcamp.com
Management:
Hontza Produkzioak
945 206 348 / 648 040 354
hontza@hontza.org
www.hontza.org