Descripción del producto
Bonberenea Ekintzak zigiluak Jone bakarlariaren bigarren diska aurkeztuko du Urriaren 19an, ostirala, eguerdiko 11:00etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
Jone-k (Anoeta, 1986) azken urteotan zenbait kontzertu eman ditu Euskal Herriko toki ezberdinetan. 2004. urtean, Estutasuna kantua grabatu zuen Martxaundi 4 bildumarako. 2005. urtean, bere lehen lana aurkeztu zuen, 6 kantuz osatutakoa eta harrera ona izan zuena. Lan bitxi horren jarraipen ezin hobea da eskuartean duzun lan berri hau, “Kateak”. Izan ere agerraldi harekin harritu eta liluratu bagintuen, erakutsi dituen talentua eta ausardia, aurrekari hurbilik gabeko kantuaren islada baino ez dira.
Guztira,11 kantu berri grabatu ditu, Bonbereneako estudioan. Karlos Osinaga “Txap” arduratu da grabazioaz, eta Jonerekin batera, Karlos Aranzegi (bateria), Imanol Goikoetxea (gitarra) eta Joni Ubeda (baxua) musikariak aritu dira. Jonek hainbat kontzertu emango ditu azaroatik aurrera.
Esaterako, Azaroak 10, larunbata, 22:30etan Bonberenean zuzenean arituko da Etxe bakarlariarekin batera.
Harremanetarako:
joneotxoa@hotmail.com
www.bonberenea.com
www.myspace.com/jonemusika
Kontaktua:
Joneotxoa@hotmail.com