Descripción del producto
LEPORA Gasteizko laukoteak lehen lana argitaratu du Bonberenea Ekintzak zigiluarekin (Lepora, 2020).
Lokalean 2 urtetik gora aritu ondoren, 8 abesti zuzen eta gordinez osatutako diskoa aurkezten du Lepora taldeak. Eraginen artean, 90eko hamarkadako hainbat rock modu nabarmentzen dira, eta kantuetan berdin nabaritzen da taldekideek aurrez jo izan duten taldeen arrastoa: Same Old, Eh!, Libe, Bronze, Tutan Come On, Iont, Kashbad, Trumbo… Hala sortu dituzte 8 pieza anitz, ezaugarri komun batekin: bateria eta baxu oinarri sendoa, oldarkorra; kitarra delirante eta ebakikorrak; eta ahots-melodien erregistro zabala, ilunak eta bortitzak. Hitzek islatzen dituzte, besteak beste, egungo bizimodua, immigrazioaren kalbarioa, boterearen mehatxuak, erlazioak edota komunikatzeko zailtasunak. Letra guztiak Leporak idatzi ditu, “Analfabeto politikoa” izan ezik (Bertolt Brecht).
Diskoa Karlos Osinagak grabatu eta nahastu du, Tolosako Bonberenea estudioan, eta Jonan Ordorikak masterizatu du, Mamia estudioan. Diseinua Rodrigo Garcíak egin du, eta argazkiak Victor H-k atera ditu. 2020ko maiatzetik aurrera, LP+CD eta CD formatuetan.
Tracklist:
1- Akuriak
2- Dardo uxa
3- Ustelontzia
4- Analfabeto politikoa
5- Besarkada
6- Manhattan
7- Ezer ez aurrean
8- Bizi behar da
Harremanetarako:
leporataldea@gmail.com