Aurreneko aldian egin genuen moduan (2011ko ekaina), 2015eko udal hauteskundeen ostean Bonbereneako piromanook beste deialdi bat egin genien etxe honen etorkizunarekin zerikusia duten erakundeei eta orokorrean gizarte osoari gure aldarrikapenak jakinarazteko. Ñabarduraren bat izan ezik, deialdi honek ere 2007 eta 2012 artean gauzatutako Bonberenea Sutan kanpainak biltzen zituen aldarrikapenak mantentzen ditu.
Kasu honetan Bonberenearekin erlazio ezberdinak dituzten hiru pertsonen parte hartzea izan genuen. Arlo ezberdinetan eta abiapuntu ezberdinetatik, Fermin Muguruzak, Natalia Garmendiak eta Jabier Arrezibitak gaztetxearekiko euren hausnarketa eta ikuspuntuak plazaratu zituzten. Esker mila hiruoi!
Jarraian, aldarrikapenen momentua iritsi zen eta bertan, aurreko legealdian gertatutakoaren balantzea eta datorren legealdirako eskakizunak eman ziren ezagutzera.
Zoritxarrez, ezin dugu esan aurreko legealdiaren balantzea positiboa denik Bonberenearen etorkizuna bermatzeari dagokionean. Egia da pausoak eman direla norabide egokian (hemen dago ñabardura), baina ez gara helmugara iritsi. Gaztetxeak oraindik ez du behin betiko erantzunik jaso erakunde publikoen aldetik.
Boterean sartu den Udalari dagokionez, gaztetxetik hurrengo eskakizuna luzatzen dugu: iritsi dadila joan den legealdian hasitako ibilbidearen helmugara eta errespetatu ditzala San Esteban auzoak hartutako erabakiak 2013an garatutako prozesu parte hartzailean. Honetan, parte hartzaileek garapen jasangarri iraunkorra oinarritzat izango duen San Esteban berde eta bizi baten aldeko nahia erakutsi zuten, eta Bonberenea dagoen tokian mantendu behar zela. Laburbilduz, Udalari eskatzen dioguna da martxan dagoen prozesua itxi dezala.
Aurten gaztetxeak 18 urte betetzen ditu eta uste dugu zilegitasun nahikoa badaukagula eskakizun hauek burutzeko. web design history Gure sorkuntza erritmoak ezin du boterean dagoenaren momentuko erabakien menpe egon. Nekatuta gaude egoera honekin eta behin betiko soluzio bat eskatzen dugu legealdi honetan (aurrekoan bezalaxe).